Katona / Antxiñe Mendizabal Aranburu
"Katona" bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere. Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Maitasunari buruz hitz egiten digu, eta maitasunaren kontakizunaz. Hartaz idazteko zailtasunaz dihardu, eta ahots propio baten bilaketaz, begirada patriarkaletik urrun, inolaz ere. Eremu lausoa esploratzen du, egunerokoaren eta fantasiazkoaren artean, kantu, olerki eta ipuinez osaturik, emakume desobeditzaileen hizkera baliatuta. Eta kristautasunaren eta euskal mitologiaren oihartzunak kordatzen ditu, mitikoa dena idealizatu gabe.
| Egile nagusia: | Mendizabal, Antxiñe |
|---|---|
| Argitaratua: |
Bilbo :
Consonni,
2025
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Antzeko izenburuak
-
Odolekoak / Antxiñe Mendizabal Aranburu
nork: Mendizabal, Antxiñe
Argitaratua: (2020) -
Emakume burugabea / [testua] Antxine Mendizabal Aranburu ; [marrazkiak] Iraia Okina Salazar
nork: Mendizabal, Antxiñe
Argitaratua: (2018) -
Nire alabak ez dauka erremediorik / Antxiñe Mendizabal Aranburu ; marrazkiak, Morkots
nork: Mendizabal, Antxiñe
Argitaratua: (2013) -
Nire amak ez dauka erremediorik / Antxiñe Mendizabal Aranburu ; marrazkilaria, Morkots
nork: Mendizabal, Antxiñe
Argitaratua: (2009) -
Ama gaiztoaren ipuina / egilea, Antxiñe Mendizabal Aranburu ; marrazkilaria, Aritz Eiguren
nork: Mendizabal, Antxiñe
Argitaratua: (2015)


