Azala
Liburua Eskuragarri

Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980) / edizioa [eta hitzaurrea] Josu Martinez

1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau. Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikoarendako. Batetik, aitzindariak direlako: 50ko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian idatzitako kritiken ostean, Sarrionandiaren testuok dira zinemari buruz jarraikortasunez euskaraz idatzitako lehen kritika eta komentarioak. Eta bestetik, idatziak izan ziren garaiko kronika direlako. 1977 eta 1980 arteko sasoi hartan ezagutu ziren Hego Euskal Herrian urtetan zentsurak debekatuta egondako hainbat film, eta Sarrionandiak eztanda haren notario lanak egin zituen, astez aste, euskal prentsarentzat. Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, Fassbinder, Woody Allen... Zinemaren historiako pelikula eta autore gako asko ageri dira Sarrionandiak hogei urte inguru zituela idatzi zituen kritika eta komentarioetan, eta horrekin batera, gero bihurtuko zen idazlearen ezaugarri nagusiak ere aurkituko dituzu: erudizioa, umorea, kritikotasuna, eta poesia eta filosofiarako joera.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sarrionandia, Joseba
Egilea(k): Martinez Martinez, Josu
Argitaratua: Iruñea : Pamiela, 2025
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Saio eta testigantza (Pamiela) ; 280
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau. Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikoarendako. Batetik, aitzindariak direlako: 50ko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian idatzitako kritiken ostean, Sarrionandiaren testuok dira zinemari buruz jarraikortasunez euskaraz idatzitako lehen kritika eta komentarioak. Eta bestetik, idatziak izan ziren garaiko kronika direlako. 1977 eta 1980 arteko sasoi hartan ezagutu ziren Hego Euskal Herrian urtetan zentsurak debekatuta egondako hainbat film, eta Sarrionandiak eztanda haren notario lanak egin zituen, astez aste, euskal prentsarentzat. Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, Fassbinder, Woody Allen... Zinemaren historiako pelikula eta autore gako asko ageri dira Sarrionandiak hogei urte inguru zituela idatzi zituen kritika eta komentarioetan, eta horrekin batera, gero bihurtuko zen idazlearen ezaugarri nagusiak ere aurkituko dituzu: erudizioa, umorea, kritikotasuna, eta poesia eta filosofiarako joera.
Finantzaketa:Lan honek Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza izan du, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egiten duen Argitalpenerako Laguntzak deialdiaren bidez emana.
Deskribapen fisikoa:189 or. : kol. eta z.-b. ir., argk. ; 24 cm
ISBN:978-84-9172-445-2