Azala
Liburua Eskuragarri

Aurpegien lapurra / Ibon Martín ; itzultzailea, Aiora Jaka Irizar

Oñatitik Arantzarura bidean, harkaitzean landuriko Sandailiko baseliza bakartian, emakume gazte bat hilda agertu da hango ur-putzuan ugalkortasun-erritu bat egiten ari zela: itota, erraiak husturik eta aurpegia maskara baten moldea egiteko erabilita. Heriotza anker bezain ulergaitz hori argitzera iritsiko dira Ane Cestero ertzaina eta Inpaktuzko Hilketen Unitateko kideak, eta, zantzu ugarien arrastoei jarraitu arren, mataza askatu ordez gero eta nahasiago agertuko da, lehenbiziko hilketa makabro horri beste batzuk gehitu ahala zein baino zein izugarriago. Ibon Martinek ohi duen trebeziaz josi ditu bilbearen hariak jakin-minez beteriko thriller honetan, pertsonaia misteriotsuak eta paisaia ikusgarriak elkartuz, Urbiako larreetatik Oñatiko kaleetaraino, Araotz eta Arantzazuko parajeetan barrena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Martín Álvarez, Ibon
Egilea(k): Jaka, Aiora
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2025
Bilduma: Ateko bandan (Elkar) ; 69
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea