Azala
Liburua Mailegatua

Akabo / Laura Mintegi

Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu hil, eta izozkailuan gorde du. Horrela abiatzen da Laura Mintegiren nobela berria, azkena argitaratu zuenetik ia bi hamarkadara. Bikote harreman baten bilakaera ardatz hartuta, maitasunaz, identitateez eta traizioaz arituko zaizkigu pertsonaiak, hizkuntzalaria bata eta ingeniari informatikoa bestea. Oxford, Bartzelona eta Euskal Herrian barrena eramanen gaituzte, hizkuntza unibertsal baten ametsa ezinezkoa ageriko utziz, norberaren barneko eta kanpoko isiltasunak tartekatuz. Hizkuntzen artean ematen direnak bezain nabarmenak bihurtuko dira horrela beren arteko botere harremanak, ezin ulertuak eta asimetriak. Izan ere, Lacanek dioen bezala, maitatua urrunegi doanean bere buruarekiko traizioan eta engainu horretan gotortzen denean, maitasunak ez dio gehiago eusten.

Zerrenda:
Egile nagusia: Mintegi, Laura
Argitaratua: Tafalla : Txalaparta, 2025
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Amaiur (Txalaparta)
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N MIN aka Mailegatua  Maileguan eskatu IRALE25090068
Narratiba (Helduentzat) N MIN aka Mailegatua  Maileguan eskatu EK25090040