Gorputzaldiak [Interneteko baliabidea] : Haur Hezkuntzarako material didaktikoa : mugitu, sentitu eta ezagutu / [edukiak, Amaia Navascues ... et al. ; ikuskapen didaktikoa, Isabel Lasa, Gurutze Dorronsoro ; laburpen didaktikoak, Larraitz Mendizabal, Garazi Urrutikoetxea ; ilustrazioak, Josune Urrutia ; Bilguneak, Heidrum Panhofer ; diseinu grafikoa, Maite Zabaleta Nerecan]
"Gorputzaldiak" egitasmoa Adierak Dantza eta Hezkuntza Elkartearen eta Artaziak Kooperatibaren elkarlanaren bitartez gauzatutako proiektua da, material pedagogikoa gorpuzteko eta irakasle zein ikasleentzat baliabidea bilakatzen laguntzeko. Hezkuntzaren eta dantzaren arteko proiektu pedagogikoa da "Gorputzaldiak", eta hezkuntza formaleko irakasleei curriculum-proiektua garatzen laguntzeko tresna berriak eskaintzeko helburuarekin sortu da. Gunea gorputzean ezarriko duen ikaskuntza sustatzea du xede, mugimenduaren esperientziaren eta pertsonen arteko elkarrekintzaren bitartez. Proiektu hau gizartearen eta hezkuntza-eragileen eskariari erantzuteko jarri zen abian nagusiki, eskolan gorputza beste modu batera fokatzeko gero eta premia handiagoaz jabetuta. Irakasleei tresnak eskaintzea da gure erronka, ikasgeletan garatzen diren gorputzaren erabilerak eta gorputzarekin lotutako ohiturak aldatzeko eta, hala, esperientziaren eta pertsonen arteko elkarrekintzaren bidez sortzen diren ikaskuntzak sustatzeko. Xede horrekin, ezaguerak partekatzeko, gorputz-dinamikak garatzeko eta mugimenduaren eta proposatutako gaien inguruan aurrera eramaten ari diren praktikei buruz gogoeta egiteko espazioak eskaintzen ditugu.
| Egile korporatiboa(k): | ; ; ; ; |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; ; |
| Argitaratua: |
Hernani :
Adierak Dantza eta Hezkuntza Elkartea,
2024
|
| Bilduma: |
Gorputzaldiak
|
| Hezkuntza-etapa: |
Haur Hezkuntza (HH) |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Ikasmaterial osagarriak
Baliabide digitalak Unitate didaktikoak |
| Loturak: |
Deskargatu Haur Hezkuntzarako material didaktikoa (PDF) Ikus argitaratzailearen webgunea Ikus aurkezpen-bideoa Ikus youtube kanala |
| Adina / Maila: |
Haur Hezkuntza |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Haur Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK25090010 |


