Azala
Liburua Eskuragarri

Bakardadea / Luis Mari de Juan Irastorza ; [testu-zuzenketa, Esther Carretero ; itzultzailea, Igor Garro]

149 urtez Pegaso konstelaziora bidaiatu ondoren, tripulatzaileen bigarren eta hirugarren belaunaldiek azken geldialdia egin dute, Osiris planeta desiratura iritsi aurretik. Planeta ibiltari misteriotsuan ikasitako guztia praktikara eramateak tripulazio osoa alertan jarriko du, batez ere hiru kide hil ondoren. Zoritxarrak beti dakar irakaspen mingotsa, bizirauteko eta arrakasta izateko ezinbestekoa. Tripulazioak gizakiarentzat eskuraezina den teknologia dauka, Bono doktoreak emana, bera baita proiektu osoaren arima. Osirisera iristeko urtebete falta denean, mamu gaiztoei egin beharko diete aurre: bakardadea, zalantzak, nekea, etsipena eta ama lurraren deia. Gure abenturazaleok beren bizitzak ondasun handiago baten zerbitzura jarri zituzten, orain beldurrak eta ziurgabetasunak haien arimak bereganatzeko zorian daude, baina hiru gertakarik argia eta itxaropena emango dizkiete. 150 urte igarota Isaac Asimov espazio-ontzia Osiris planetara iritsiko da, azkenik, mineral misteriotsuaren bila. Une erabakigarrian, tripulazioko gizon-emakumeek atzera begiratuko dute, hainbeste sakrifizio eta lan merezi izan ote duten aztertuz. Baina haiek dira giza-zibilizazioaren ordezkariak. Ordu gutxi barru dena amaituko da. Ondorioa bidezkoa izango da? Axola al du? Garaile nor izango den jakitea besterik ez da geratzen, Homo Sapiens Sapiensa, bere biziraupen-senarekin, ala Kosmosa, beti eboluzioan, bizitza emanez eta kenduz, txarrik gabe, bizitzaz gainezka.

Zerrenda:
Egile nagusia: Juan, Luis Mari de
Egilea(k): Garro, Igor ; Carretero, Esther
Argitaratua: Bilbao : Alt autores, 2023
Bilduma: Osiris: eternitaterako bidaia ; 3
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N JUA bak Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25060188