Azala
Liburua Eskuragarri

Anatomia bertikalak / Lierni Azkargorta ; [irudiak, Imanol Larrinaga]

Lierni Azkargortak 'Anatomia bertikalak' poema liburua ondu du bere gaixotasunetik abiatuta. «Gizarteak zaurgarri bihurtzen den pertsonari erakusten dion erantzun arrotza» jaso du bertan. Egun batetik bestera gaitzitu omen zen Azkargorta. Lanean ari zela konturatu omen zen: «2020ko martxoko asteazken batean, erizain izatetik ezintasun handiko gaixo izatera pasatu nintzen; uniformea janztetik, gaixoaren kamisoia soinean eramatera». Abiapuntu horretatik laburbildu du poetak Anatomia bertikalak liburuaren muina: «Pertsona zaurgarri bihurtzen den momentuan, gizarteak pertsona horri ematen dion erantzun erabat arrotzaz ari dela esango nuke». Eta honako hau gaineratu du: «Gizarteak errukirik gutxi eta garbitu gabeko asun eta sasirik gehiegi du, baina gaixotasun honekin begietara sartu zaizkit asun eta sasi horiek guztiak». [Berria]

Zerrenda:
Egile nagusia: Azkargorta Ruiz de Egino, Lierni
Egilea(k): Larrinaga, Imanol
Argitaratua: Donostia : Balea Zuria, L.G. 2025
Bilduma: Poesia (Balea Zuria) ; 16
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P AZK ana Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25060125