Azala
Liburua Eskuragarri

Jaiotzetik erreboltari / Matxalen Bezos Arketa

Ene gurasoek kontatzen didate txiki-txikitatik izan naizela borrokalaria, iraultzailea, azken batean, erreboltaria. Amak haurdunaldiko zazpigarren hilabetean eduki ninduen, gau euritsu bat izan omen zen, hori da amari garai hartaz galdezka joaten natzaionean esaten didana. Goiz jaio nintzen, zortziehun gramorekin, inkubagailu batean sartu ninduten ia ia lau hilabetez.Goiztiar izateak arazo ugari ekarri zizkidan eta medikuz mediku ibili ginen ama eta biok. Haurtzaroan eta nerabezaroan eskola jazarpenaren erruz bizitako momentuek, indartsuago egin ninduten, eta konturatu nintzen bizitzari eusteko milaka eta milaka aitzaki nituela. Sinesten dudan gauzengatik borrokatzea izan da beti nire leloa eta ez dut etsiko, jarraituko dut borrokatzen, nire ziurtasunekin eta nire buruhausteekin. Injustiziak behingoz justizia bilakatzeko, dudan guztia arriskatuko dut.

Zerrenda:
Egile nagusia: Bezos Arketa, Matxalen
Argitaratua: Zarautz : Dakit, L.G. 2025
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P BEZ jai Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25060078