Azala
Liburua Eskuragarri

Haizearen erpeak / Ana Elgezabal Odriozola

Egileak bere ama hartu du idazgaitzat: XX. mendearen erdia pasatuxea zela jaiotako emakumea, baina bizimoduan askoz lehenagoko ezaugarriak dituena: etxean urik ez zeukan baserri batean jaioa, txikitatik lan eta lan jardundakoa, amets eta ilusioetarako tarterik gabe hazitakoa, era guztietako autoritateen aginte eta beldurraren pean bizi izandakoa: neskame lanetan orain, mojen mende gero, guardia zibilen astinduak noiznahi, ugazaben mespretxuak aldiro. Estilo berezi bezain pertsonala ageri du idazleak: kolorez bustia eta txinpartaz jantzia, inpresionismoaren pintzelkada arinak eta espresionismoaren argi-itzal bortitzak uztartzen dituena, erromantizismo ukitu batekin beti. Hala, historiak bazterturiko gizon-emakume xume guztiekiko enpatia sentiarazteaz gainera, geure ingurura begiratzen ere erakusten digu, lehen behakoan oharkabean pasatako min eta injustiziei erreparatzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Elgezabal Odriozola, Ane
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2025
Bilduma: Lekuko (Elkar) ; 40
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S ELG hai Eskuragarri  Maileguan eskatu EK25050058