Zapalduon pedagogia : edo nola libre hazi, hezi, bizi / Ane Ablanedo Larrion ; hitzaurrea, Eneko Bidegain
Ane Ablanedok azken urteetan "Berria"-n eta batez ere "Argia"-n argitaratu dituen iritzi-artikuluen bilduma da liburu hau, askatasunaren bilaketa ardatz duten gogoetez osaturikoa. Heziketaz eta psikologiaz ari da, alde batetik, baina nagusiki euskal politika du ardatz, non euskara, euskal hezkuntza edo autodeterminazioa bezalako gaiak jorratzen dituen. Bilduma honetan, Aneren artikulu guztiak dira askatasunaren aldeko deia edota askapenerako aldarri, eta denek luzatzen dute iraultza txiki edo handietarako gonbite inplizito edo esplizitoa. Bide horretan, lehen urratsa delakoan, ustezko egiak auzitan jartzen saiatzen da, ohikoagatik normalak iruditzen zaizkigun jokabideak kuestionatzen, naturalizatuak ditugun hainbat erakunderen benetako jabetza eta aurpegia erakustarazten, edo egiturazko zapalkuntzen atzean funtzionatzen duen makineriaren mekanismoak agerira ekartzen. Hain beharrezko dugun emantzipazio psikologiko, kolektibo eta nazional hori abiatu dadin, gure kontzientziak astintzen.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Lasarte-Oria :
Herrima,
L.G. 2024
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Saiakerak
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus aurkibidea |


