Azala
Liburua Eskuragarri

Euritan / Idoia Rodriguez Mondragon

Hamabost urteko neska lesbiana baten egunerokoa da hau. Maitasuna, harremanak, ikasketak, nerabezaroa eta helduaroa ditu hizpide. Euri deitzen naiz, hamabost urte ditut eta irakasleek diote lotsagabea naizela. Nik esango nuke ausarta naizela, sutsuegia, agian. Bizitza arrunta dut; eskola, gurasoak, adiskideak eta gure lehen maitasun-istorioak dira nire egunerokoa, egun batean, poltsikoan giltza ezezagun bat agertzen den arte. Eskuetan duzun egunkari hau idazten hasi nintzenean, ez nuen irudikatu ere egin zer norabide hartuko zuen ezustean ikasturteak. Nerabea izatea ez baita beti hain erraza.

Zerrenda:
Egile nagusia: Rodriguez Mondragon, Idoia
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2024
Bilduma: Traola (Elkar) ; 13
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Eleberriak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 12-16 urte (horia)

Antzeko izenburuak