Azala
Liburua Eskuragarri

Amerikaren arrakalak / Mikel Reparaz

Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka historiko bat. Azken urteotan Estatu Batuetan gertatutakoa ulertzen laguntzen duen gatazka, baita datozen urteotan gerta litekeena ere. Lehen demokrazia modernoaren alde ilunenari buruzko liburua da hau, edo agian haren aurpegi bistakoenaren gainekoa. Iraultzatik herrialde berri bat eraiki zuten desberdintasunez, supremazia zuriaren botereaz eta hasieratik hari aurre egin dion erresistentziaz dihardu. Eta, bai, baita trumpismoak berriz handi egin nahi duen Amerika kontzeptuaz ere. Amerika ez baita herrialde edo kontinente bat, arrakalaz betetako ideia bat baizik.

Zerrenda:
Egile nagusia: Reparaz, Mikel
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2024
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Saiakera (Alberdania) ; 81
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak