Ozeano Bareko perlak = Ang mga perlas ng karagatang pasipiko / [jatorrizko testua eta ahotsa, Jennifer Mercado Bulado ; testuen moldaketa eta ahotsa euskaraz, Yolanda Larreategui ; ilustrazioak, Enrique Morente ; grabaketa, soinu-diseinua eta edizioa, Ibai Zabala eta Mikel Gabiola]
Munduko ipuinen etxean hogei ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hogei kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Lehenengo hamarrak, horrez gainera, bideo moduan ere ikus daitezke. Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hizkuntzak: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua, jorubera, wolofera, gaztelania, persiera, ingelesa, kukama, tagaloa, ukrainera, poloniera, japoniera, turkiera eta hassania.20 ipuineko sorta hau osatzeko Bizkaian bizi diren 20 kultura eta 20 hizkuntza desberdinetako barriemaileengana jo da. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak egindako hizkuntzen mapan, hiztun gehien dituzten hizkuntzak aukeratu dira. Munduko 20 hizkuntzak identifikatu eta hiztunak bilatu eta gero, bakoitzari ipuin bat eskatu zitzaion. Kontakizunak euskarara itzuli eta adin tarte horretako umeentzako eredu egokira ekarri dira. Horretarako, jatorrizko testuak eta esaldiak moldatu, beren beregiko marrazkiak egin, eta maketazio txukuna eta deigarria landu dira. Arbasoen esanetan, lehen Filipinak herrialdea uharte handi bakarra zen eta bi erraldoi bizi ziren bertan. Behin ostrak jatean, perla liluragarriak aurkitu zituzten. Jakingo al du bikote honek aurkitutako altxorra partekatzen?
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | ; ; ; ; |
Argitaratua: |
Bilbo :
Labayru Fundazioa,
L.G. 2024
|
Bilduma: |
Munduenea. Munduko ipuinen etxea II (Labayru Fundazioa)
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Haur eta Gazteentzako Literatura
Ipuinak Baliabide digitalak Audioak Podcastak Audio-liburuak |
Deskribapen fisikoari buruzko oharra: | Bilduma osoa kutxa batean sartuta dator. |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Entzun audio-liburua (euskaraz) Entzun audio-liburua (tagaloaz) Ikus booktrailerra |
Adina / Maila: |
6-10 urte (urdina) |