Zipotz / [testua eta ilustrazioak] Josephine Mark ; Bärbeiss jatorrizko liburuen egileak, Annete Pehnt eta Jutta Bauer ; Naroa Zubillagak itzulia
Mapatxeena izandako etxera auzokide berri bat iritsi da. Postontzian "Zipotz" jartzen du, baina oraingoz ia inork ez du ikusi. Pinpirin ondoan bizi da. Bisitan joan eta bere burua aurkeztea erabakitzen du, baina Zipotzek ez du oso goxo hartzen... Auzokide berriak ez du lagunik eta ez dago bisitak jasotzen ohituta. "Praktikatu egingo dugu", dio Pinpirinek eta "di-da batean, lagun piloa izango duzu!". Zipotzek ez daki zergatik egin behar dituen lagunak, baina Pinpirinek ez du etsiko. Egia da, Zipotzek gainerako biztanleek ez bezalako zaletasunak ditu: lokatzetan murgiltzea, zuloak egitea, arrain ustela... zer esan nahi du horrek, ezin dutela lagun izan? Lortuko al du Pinpirinen baikortasunak Zipotzen ezkortasuna haustea?
Zerrenda:
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; |
| Argitaratua: |
Bilbo :
Astiberri,
2024
|
| Edizioa: | 1. ed. |
| Bilduma: |
Txikiberri (Astiberri)
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Komikiak
Haur eta Gazteentzako Literatura |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
| Adina / Maila: |
7 urtetik aurrera (urdina) |


