Bizi bihotzak eztanda egin arte! / Aloña Erauskin
Kardiopatia batekin jaio zen Aloña Erauskin, eta horixe hartu du oinarri "Bizi bihotzak eztanda egin arte" liburua idazteko. Duela bi urte bihotzak eztanda egin zion; taupadak azkarregi zihoazen. Gelditu egin behar izan zioten, eta berriz martxan jarri. Lanerako ezintasuna dauka, erretiroa hartu du. 1999ko martxoaren 24an nire amak bizitzeko oparia egin zidanetik, zezena aurrez aurre izan dut, nolabait zuk ulertzearren, sarritan sentitu naiz Tolosako zezen plazaren erdian biluzik, beldurtuta, urduri eta desafiatzaile. Etengabeko borroka bat izan da gaur arte bizi izan dudana, baina beti jakin dut egoera zailenen zergatia ulertzen, honen inguruan hausnartzen eta noski arrakastatsu ateratzen. Ezaugarri hauek dira gaur gaurkoz oraindik nigan dirautenak, zorionez ez ditut bidean galdu. Halaber, 2022ko azaroaren 7aren aurretik askoz ezaugarri panpoxo gehiago zerrenda nitzakeen, besteak beste, gizarte honek superwomen moduan ezagutzera eramaten duen emakume garaiezina nintzen. Gaur nekatuta nago, hogei eta bost urte motz eta aldi berean luze hauetan bizitzako egoera muturrenak, garratzenak ezagutu ditudalako. Esango nuke normala dela zenbaitetan haserre, nazkatuta, triste zein deseroso sentitzea. Horregatik, emozio guztiak mahai gainera ateratzeagatik, ekin diot bide honi, pieza guztiak txukunduta, nortasun garaiezin eta batez ere garden bat erakitzekotan. Hori naiz ni, Aloña Erauskin Mendizabal (@aloederr) sortzetiko kardiopatia bat duen emakume gaztea. Irrikitan nago...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
[S.l.] :
Zorrotz,
2024
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Autobiografiak |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Narratiba (Helduentzat) | N ERA biz | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK24110124 |


