Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Kaligrafia [Interneteko baliabidea] : pentsatuz eta eginez : hiru sekuentzia didaktiko : hitz tarteak, forma eta loturak / Irune Ibarra Lizundia

Material honek bi zati ditu: DVD bat "Kaligrafia eraikitzeko sekuentzia didaktikoak" bere aurkezpenarekin. "Kaligrafia: pentsatuz eta eginez. Hiru sekuentzia didaktiko (hitz-tarteak-formak-loturak)" bere aurkezpenarekin. Kaligrafia ere eraiki egiten dela eta ikasleen artean elkarlanean sekuentzien bidez eta pozik landu daitekeela argi uzten du esperientzia honek. DVDak 22 minutu 43 segunduko iraupena du. Gabiriako Balentzategi Herri Eskolako Lehen Hezkuntza 1 eta 2ko haurrek hitzei buruz, hitz-tarteei buruz, letrei eta loturei buruz dituzten usteak biltzen ditu. Lan piloto bat izanik, ume euskaldunek hizkuntza idatziaren inguruan dakitenaren hurbilketa bat egin da. "Kaligrafia pentsatuz eta eginez. Hiru sekuentzia didaktiko" materiala hiru eskola txikitan jarri da praktikan: Gabiriako Balentzategi Herri Eskolan, Zeraingo Herri Eskolan eta Albizturgo Herri Eskolan. Zuek ere saia zaitezkete, aukera polita baita idazketako sekuentzia didaktikoak gatazka kognitiboen bidez planteatzea eta ondoren automatizatzea. Haur Hezkuntzan zehar ildo konstruktibistari jarraitu izan bazaio, interesgarria izan daiteke Lehen Hezkuntzan zehar kaligrafia eraikitzea. Idazkeraren berreziketarako klabeak izan daitezke hainbat ariketa.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ibarra, Irune
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009
Bilduma: Ikasmaterialen sare-argitalpenak. Hezkuntza (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Ikus "Azala"
Ikus "01. DVD aurkezpena"
Ikus "02. Kaligrafia : pentsatuz eta eginez aurkepena"
Ikus "03. Kaligrafia : hitz tarteak"
Ikus "04. Kaligrafia : forma"
Ikus "05. Kaligrafia : loturak"
Argitaratzailearen webgunea