Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Kaligrafia [Interneteko baliabidea] : pentsatuz eta eginez / Irune Ibarra Lizundia

Hizkuntza idatziari eta eskolari buruz konstruktibistek idatzitako zenbait testu bilduta dituzue jarraian: Emilia Ferreiro-ren eta Ana Teberosky-ren hasierako ikerketetatik gaur egunera arte konstruktibismoaren eta hizkuntza idatziaren inguruan dihardutenen ahotsak dira. Ahots horien bidez konstruktibistek idazkerari eta horren inguruko auziei buruz zer dioten ulertuz joango gara. Niri argigarri suertatu zaizkit, eta zuentzat ere hala izatea espero dut. Liburu honek bi zati ditu: 10 orri inguruko sarrera bat(bibliografia atzean dago), eta, ondoren, pasarte edo aipuak, euskarara itzuliak. 1979tik gaur egunera bildutako pasarteak dira eta urteez gain liburuen barruan dauden zatiak direla gogoratu behar dugu, hots, testuinguru bat daukatela. Bibliografian dituzue aipatuta "jatorrizko testu" guztiak, liburuaren osotasunean hobeto uler ditzazuen eta gehiago jakin dezazuen. Testua arintzeko, irudiak, argazkiak jarri ditut.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ibarra, Irune
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitatea, 2010
Bilduma: Ikasmaterialen sare-argitalpenak. Hezkuntza (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Deskargatu materiala argitaratzailearen webgunean (EHU)
Adina / Maila: Hizkuntzaren Pedagogiako ikasleentzat, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat, Hizkuntza idatziaren inguruan eskuhartzeak egingo dituztenentzat, Hizkuntzalarientzat, Psikolinguistentzat...

Antzeko izenburuak