Sistema automatizatuak [Interneteko baliabidea] : 144 ariketa ebatzita / Asier Osinalde Vidal, Gurenda Pauliñe Serrano Portela
Historian zehar gizakiak makina bat lan astun, errepikakor eta arriskutsu egin behar izan du. Lan horiek erraztu eta arintzeko sortu zen automatizazioa. Pneumatika, hidraulika eta elektrizitatea izan ziren hasieran automatizazio-prozesuan gehien erabili ziren teknikak, bai aginte-zirkuituan, bai indar-zirkuituan. Ondoren, elektronikaren eta mikroprozesagailuen garapen teknologikoa dela medio, automata programagarriak sortu ziren, baina aginte-zirkuituan bakarrik erabiltzen ziren. Azken urteetan, berriz, robotikaren arloan egin da aurrerapen handiena, oinarrizko maneiagailuak atzean utziz eta programagarritasunari eta funtzio aniztasunari leku eginez. Aipatutako automatizazioaren arlo horiek guztiak lantzeko, hainbat urtetan pilatutako 144 ariketa bildu dira liburu honetan. Ariketak arloka eta zailtasunaren arabera daude ordenatuak, eta arlo bakoitzaren amaieran, ariketen ebazpenak daude. Azkenik, adierazi nahi da liburu hau lagungarria izan daitekeela sistema automatizatuetan lantzen diren arlo gehienen ikasketa-prozesuan, bai irakaslearentzat, bai ikaslearentzat. Sistema automatizatuei buruzko 144 ariketa ebatzi dira.Testu-liburuak sei atal nagusi ditu, erabilitako automatizazio-teknikaren araberakoak: Pneumatika, Elektropneumatika, Hidraulika, Motor eta koadro elektrikoak, Automatak eta Robotika.
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK24100108 |