Azala
Liburua Eskuragarri

Emari transfeministak haur hezkuntzan : profesionala, pertsonala eta politikoa elkar gurutzatuz / Irati Leon Hernandez

Ukaezina da gaur egun indar handia hartu dutela genero-ikuspuntuak eta feminismoek zenbait agertoki sozial eta instituzionaletan. Hala ere, horrek egindako ekarpenez gain, zenbait diskurtso eta egiteko modu errotzen hasi dira, eta, horrenbestez, askotariko kezkak sortzen ari dira gaiari konplexutasunez begiratzen dioten esparruetatik. Horren aurrean, beharrezkoa da hezkuntza-komunitatetik hausnarketa kritiko bat egitea, eta askatzaileagoa izango den haurtzaroaren eta hezkuntza-sistemaren aldeko erronkan murgiltzea, neoliberalismoaren antipodetan. Lan hau esparru horietako hainbat ahots jasotzeko ardura eta konpromisotik sortu da, haurtzaroaren eta sexu/genero-sistemaren harremanen baitan analisi bat eginez, ostean identitateari buruzko eztabaidetan zenbait argudio indartzeko eta transfeminismotik datozen eztabaida berriak mahai gainean jartzeko, egiteko profesional, pertsonal eta politikotik. Ikerketa honek hiru kasu-azterketa jasotzen ditu. Lehenak eskolaren erradiografia bat egiten du, eta eskolako zenbait erronka jaso; bigarrenak identitatearen garapena aztertzen du, eta hirugarrenak eta azkenak, aurreko ikuspuntuen elkarguneak bilatzen ditu, zenbait gako identifikatzeko. Sinergiek agerian uzten dute ezinbestekoa dela proposamen integralak egitea, zeharkakoak, kokatuak eta komunitatearekin elkarlanean eraikiak, eredu neoliberalei, neurgailu moralei eta (ber)binarizazioari adi egongo direnak. Horri erantzuteko, gure egiteko profesionalean zein pertsonalean (des)eraikuntz...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Leon Hernandez, Irati
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2024
Bilduma: Ciencias sociales (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 32
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaratzailearen webgunea
Ikus aurkibidea