Presbiziak lagundu omen digu / Edu Zelaieta Anta
Ezagutza kokatuaren aitortzatik abiatzen da poema-bilduma, gorputz higatuaren aitortzatik: presbiziatik eta presbiziaz dihardute lehen ale poetikoek. Ikusmenaren endekatzeak munduan egoteko eta munduari begiratzeko moduetan dakartzan aldaketak ditu poesia-gai, gorputzaren gramatika berri bihurturikoak: antiojo-dantzetan gorpuzturiko keinuak, fokatze-ariketa eten- gabeetan zimurturikoak. Begiratua higatzen ari zaidala sentitzen ari naizen aroan, mundua izendatzeko posizio be- rriak, lelo poetiko berriak ditu akuilu Eduk, jolasaren eta ironiaren bidetik: haur poesiaren oihartzunez josi du amaren ibilera baldartuez diharduen poema, edo kabaretaren oihartzunez josi du gorputz endekatuen desirez diharduena.
Zerrenda:
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Arre :
Pamiela,
2024
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Bilduma: |
Poesia (Pamiela)
; 64 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Poesia |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |


