Azala
Liburua Eskuragarri

Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat / Francisco José Sáez Crespo, Iker Badiola Etxaburu

Histologia ehunen egitura eta haiek gure gorputzaren organoak eratzeko nola antolatzen diren aztertzen duen zientzia da. Osasun-zientzietako unibertsitate-gradu gehienetan oinarrizko diziplinetan prestakuntza ematea aurreikusita dago, Histologia, kasurako, eta arlo hau giza gorputzaren antolaketa eta funtzionamendua aztertzeaz arduratzen da. Testuinguru horretan sortu zen Giza Histologiari buruzko eskuliburu honen lehen edizioa, Odontologiako graduak egiten dituztenei zuzendua. Helburua gaiari buruzko oinarrizko informazioa argi eta zehatz aurkeztea zen. Eskuliburuan ilustrazioak sartu ziren; izan ere, edozein egitura histologikoren deskribapena askoz errazagoa da azaltzeko eta ulertzeko azalpen-irudiekin batera agertzen bada. Hala ere, eskuliburu honen lehen edizioa erabili duten egileen irakaskuntza-esperientziaren arabera, beharrezkoa zen edukien antolaketa eta aurkezpena hobetzea, atzemandako akatsak zuzentzea eta informazio garrantzitsua, ilustrazio berriak eta gai bakoitzaren kontzeptu nagusien laburpenak gehitzea. Hori dela eta, egileek edizio berri hau egin dute, irakasgaiaren edukiak modu labur, erraz eta antolatuan aurkezteko helburuarekin. Lehen edizioan bezala, giza gorputzaren oinarrizko ehunen (Histologia Orokorra) eta aho-barrunbearen ehunen eta egituren (Histologia Bukodentala) histologian oinarritzen da eskuliburu hau.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sáez Crespo, Francisco José
Egilea(k): Badiola Etxaburu, Iker
Argitaratua: [Leioa] Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua, 2023
Edizioa: 2. edizioa berrikusia eta emendatua
Bilduma: Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:Histologia ehunen egitura eta haiek gure gorputzaren organoak eratzeko nola antolatzen diren aztertzen duen zientzia da. Osasun-zientzietako unibertsitate-gradu gehienetan oinarrizko diziplinetan prestakuntza ematea aurreikusita dago, Histologia, kasurako, eta arlo hau giza gorputzaren antolaketa eta funtzionamendua aztertzeaz arduratzen da. Testuinguru horretan sortu zen Giza Histologiari buruzko eskuliburu honen lehen edizioa, Odontologiako graduak egiten dituztenei zuzendua. Helburua gaiari buruzko oinarrizko informazioa argi eta zehatz aurkeztea zen. Eskuliburuan ilustrazioak sartu ziren; izan ere, edozein egitura histologikoren deskribapena askoz errazagoa da azaltzeko eta ulertzeko azalpen-irudiekin batera agertzen bada. Hala ere, eskuliburu honen lehen edizioa erabili duten egileen irakaskuntza-esperientziaren arabera, beharrezkoa zen edukien antolaketa eta aurkezpena hobetzea, atzemandako akatsak zuzentzea eta informazio garrantzitsua, ilustrazio berriak eta gai bakoitzaren kontzeptu nagusien laburpenak gehitzea. Hori dela eta, egileek edizio berri hau egin dute, irakasgaiaren edukiak modu labur, erraz eta antolatuan aurkezteko helburuarekin. Lehen edizioan bezala, giza gorputzaren oinarrizko ehunen (Histologia Orokorra) eta aho-barrunbearen ehunen eta egituren (Histologia Bukodentala) histologian oinarritzen da eskuliburu hau.
Deskribapen fisikoa:488 or. : z.-b. ir. ; 30 cm
ISBN:978-84-1319-516-2