Azala
Liburua Eskuragarri

Errenazimentua II : Araba eta Iparraldean / [autoreak] Joaquin Jover Laguardia ; egokitzailea, Karla Mujika ; [argazkiak, Sigfrido Koch]

Errenazimentuak Erdi Aroa eta Aro Berria bereizten ditu, mugak ondo zehaztu gabe hala ere. Mundua ulertzeko modu berria dakar, naturista eta zientifikoa, horixe da gaur egunera heldu zaiguna. Araba ez da prozesu honetatik kanpo geratuko, prozesu honekin batera gaingora ekonomiko handia emango da. Gerra guztiak amaitu egin ziren, kapare ziren familia asko hirietan bizitzen jarri eta burges bizimoduan parte hartzen hasi ziren, merkataritza bizitu egin zen; gertakari guzti hauei esker, eraikuntz iharduerak dexente egin zuen gora eta, XVI. mendean zehar, eraikuntz berriko tenplu ugari egin ziren, bai eta beste tenplu askotan haunditze-lan ederrak ere. Gure Iparraldean, bertako natura paregabeak jarraipena izan zuen gizakiaren aztarna historiko-kultural eta artistikoan. Baso, belardi eta baserri zuriz jantzitako herrialde baketsu honek, lasaitasuna eta sosegu giroa baizik ez zuen eskaintzen; baina, lurralde hau, han hemenka finkaturik ziren gazteluetako jauntxoen arteko borroka bizien eskenategi eta lekuko izan zen urte askotan; gaztelu horiek, gerra giro horregatik izango ez balitz, paisaiari gizakiarentzat elementu interesgarriak erantsiko lizkiokete, baita, zenbaitetan, istorio eta misteriozko giroa ere. Gotikoaren azken urtetakoak ziren gaztelu-etxe hauek, eta, Erdi Aroko dorre batzuen antzera, lardatar jauregitxo bilakatu ziren XVI. mendean, beti ere kanon artistiko berriak jarraituz eta harlandu ederrez eraiki zirelarik, teilatua bi isuritara eta arbelez landutako xapitel...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egilea(k): Jover, Hanitze (1908-1973) ; Andrés Ordax, Salvador ; Begoña Azkarraga, Ana de ; Arrazola Etxeberria, Maria Asuncion (1912-1995) ; Koch, Sigfrido (1908-1973) ; Mujika, Karla
Argitaratua: Donostia : Kriselu, L.G. 1992
Bilduma: Euskal Artearen Historia (Kriselu)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
EIMAk onetsitako materialak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 7.034 err Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24030136