Azala
Liburua Eskuragarri

Profesionalak izan ginen urtea 1976 / [proiektua, Lanarteako batzorde eragilea ; koordinatzailea, Koldo Izagirre ; diseinua, Garbiñe Ubeda ; sarrera, Miel A. Elustondo]

Profesionalak izan ginen urtea. Lanartea Euskararen Langile Profesionalak argitaratu duen bigarren liburua. LAINEZA. Kultura haragi bizitan miszelaneari seida ematera datorrena, hemeroteka lan zorrotza eta Antton Olariaga irudigileari eta Elixabete Garmendia kazetariari egindako elkarrizketa bana lagun. Euskara lehengai duen kultur eta komunikazio sistemaren genealogia osatzeko urrats bat. «Liburu hau 1976an profesionaltasuna aldarrikatu zuten kazetari ausarten omenez egina da, bat egiten dugulako haien haserrean. Euskararen langile sortzaileek pairatzen duten tratua, hala kontratuetan nola zergetan edo bost ogasun desberdinen anabasan, ez delako -47 urte geroago- Europan sortzaileei ematen zaiena, are gutxiago zenbait estatutan hizkuntza murriztuek kultura garatzeko jasotzen duten laguntzaren pareko», idatzi du Miel Anjel Elustondo Lanarteako lehendakariak liburuaren hitzaurrean. Euskara lehengai duen kultur eta komunikazio sistemaren genealogia ere aipatzen du testu berean: «Hala berean, euskararen langileen genealogia osatzeko bigarren alea dugu liburua, Lanarteak iaz argitaratu zuen LAINEZA. Kultura haragi bizitan izeneko lan kolektiboaren segidakoa. Nondik gatozen ikusiz non eta nola gauden gogoetatzeko, eta, jakina, etorkizun dugun norabidea doitzeko. Badugulako zer doitua, etorkizunik izango badugu». Libururako beren ekarpena egin dute, besteak beste: Irene Aldasoro, Koldo Almandoz, Jon Alonso, Miren Amuriza, Xabier Amuriza, Jose Ignazio Ansorena, Pako Aristi, Gorka Ar...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartea
Egilea(k): Izagirre, Koldo ; Ubeda, Garbiñe ; Elustondo, Miel Anjel
Argitaratua: Andoain Lanartea, L.G. 2023
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak