Azala
Liburua Eskuragarri

Emakume izoztua / Annie Ernaux ; [itzulpena, Gema Lopez Las Heras]

Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena, bere bizitzaren azterketa xehea egiten du narratzaileak, unean uneko amets, fantasia eta irrikak kontatuz, eguneroko lan, solas eta ohiturekin batera. Horrela, bere buruaren analisi zorrotza ez ezik, jendarte oso baten erretratu fidela eskaintzen digu, XX. mende erdialdeko Frantziarena, eta orobat ikasketei esker gurasoen gizarte-maila apala gainditu nahi izan duten neska gazteena. Emakume ikasia eta kontzientziaduna da protagonista, eta berdintasunez banatu nahi dituzte etxeko lanak bikotean, baina jasotako hezkuntzak, arau ezarriek eta inertzia sozialek andrazkoaren gain utziko dituzte etxeari, haurrei eta hazkuntzari dagozkien zeregin guztiak. Bere esperientzia kontatuz egileak, idazkera gordin eta aldi berean eder batekin, agerian jartzen du Mendebaldeko emakumezkoak harrapatuta dauzkan amarrua, "emakume izoztu" bihurtu dituen patua. [GJH 5: Genero berdintasuna]

Zerrenda:
Egile nagusia: Ernaux, Annie
Egilea(k): Lopez Las Heras, Gema
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2023
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 417
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren aurkezpen-bideoa
Sinopsia:Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena, bere bizitzaren azterketa xehea egiten du narratzaileak, unean uneko amets, fantasia eta irrikak kontatuz, eguneroko lan, solas eta ohiturekin batera. Horrela, bere buruaren analisi zorrotza ez ezik, jendarte oso baten erretratu fidela eskaintzen digu, XX. mende erdialdeko Frantziarena, eta orobat ikasketei esker gurasoen gizarte-maila apala gainditu nahi izan duten neska gazteena. Emakume ikasia eta kontzientziaduna da protagonista, eta berdintasunez banatu nahi dituzte etxeko lanak bikotean, baina jasotako hezkuntzak, arau ezarriek eta inertzia sozialek andrazkoaren gain utziko dituzte etxeari, haurrei eta hazkuntzari dagozkien zeregin guztiak. Bere esperientzia kontatuz egileak, idazkera gordin eta aldi berean eder batekin, agerian jartzen du Mendebaldeko emakumezkoak harrapatuta dauzkan amarrua, "emakume izoztu" bihurtu dituen patua. [GJH 5: Genero berdintasuna]
Jatorrizko izenburua:La femme gelée
Deskribapen fisikoa:195 or. ; 22 cm
Sariak:Jokin Zaitegi Saria, 2022
Literaturako Nobel Saria, 2022
ISBN:978-84-1360-344-5