Azala
Jolas didaktikoak Eskuragarri

Hizki pizti [karta-jokoa] : ikas dezagun irakurtzen eta idazten / [egileak, Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Zientzia Elkartea) ... et al. ; ilustrazioak, Eñaut Aiartzaguena]

Alfabetatze prozesua errazteko materiala, irakurtze eta idazketa prozesuan hizkien identifikazioa, lotura fonologikoa eta memoria garatzeko aproposak. Bai ikaskuntza-irakaskuntzan, bai etxeetan erabili daitekeena. Euskal Herriko faunaren ezagutza lantzearekin batera. Bizitzako abentura zoragarri eta garrantzitsuenetakoa da irakurtzen eta idazten ikastea, eta bidaia hori modu ludiko eta dibertigarrian egiteko baliabide pedagogikoa duzu hauxe, bai hezkuntza arloan, bai norbere etxean erabiltzeko aproposa. Kaxa barruan aurkituko dituzu: • Karta handiak: Hizkia larriz eta xehez aurkezteko, animaliaren irudiari eta haren izenari lotuta. • Karta txikiak: Umeek manipulatu, erabiltzeko eta jolasen bidez hitzak osatzeko. • Laburpen-karta: Kontsultarako, animalia guztien irudiak, izenak, taldeak eta dagozkien hizkiak. • Posterra: Animalia guztien bilduma, dagozkien hizkiekin aldamenean. • Bideoak eta webgunea: Hizkien ahozkotasuna lantzeko, karta bakoitzari lotutako ipuin, kanta, olerki, bertso, kontakizun, aho-korapilo, esamolde eta antzerakoen ikus-entzunezkoak webgunean eskuragarri. • Liburuxka eta jolasak: Materialaren argibideak emateaz gain, hainbat jolas proposatzen ditugu karta txikien bidez irakurketa eta idazketa lantzeko. Memoria, azkartasuna, arreta, irudimena, analisia, kooperazioa, hiztegia... garatzeko jolasak.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Argia (Lasarte-Oria) ; Aranzadi Zientzia Elkartea ; Euskal Herriko Unibertsitatea
Egilea(k): Sanz-Azkue, Iñaki ; Aiartzaguena Bravo, Eñaut ; Egidazu Arrube, Amaia ; Erriondo Korostola, Lore ; Lizarraga Galdos, Izaro
Argitaratua: Lasarte-Oria : Argia, 2023
Gaia:
Generoa / Forma: Jolas didaktikoak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus jolasaren aurkezpen-bideoa
Ikus jolasa Argiaren webgunean
Adina / Maila: 5 urtetik aurrera (urdina)