Azala
Liburua Eskuragarri

Euskera Nafarroan : historia baten sintesia / Fernando Pérez de Laborda

Badirudi Nafarroako euskararen historiak jauzi kualitatibo garrantzitsu bat eman duela Irulegiko Eskua aurkitutakoan, baskoiera deitutako euskara zahar batean idatzitako lehen testutzat jotzen dena, K.a. 75. urte ingurukoa. Testu horrekin, K.a. 140. urtetik aurrera euskal hirietako txanponetan agertzen diren legendek (Barskunes, Bentian, OTtikes...) dimentsio berri bat hartzen dute. Horiek jada adierazten ziguten herri hura lehen saiakerak egiten ari zela alfabeto iberiar bitxi eta arrotz bat euskal fonetika propio eta esklusibora egokitzeko. Orain arte alfabetizaziotik genuen seinalerik nabarmenena zen handik gutxira latinezko grafian idatzitako pertsonen, jainkoen eta hirien izenak (Iturissa, Larrahe, Sesenco...), egungo euskaratik aise itzultzen direnak. Hala ere, lan zaila eta nekeza da hizkuntza honen arrastoari jarraitzea erromatarren garaietatik harago. Historialariak oso zuhur ibili behar izan dira beti lotura linguistiko bat ezartzeko Burdin Aroko nafar komunitate indigenen eta erromatarren garaian Historian sartu ziren lehenengo baskoien artean. Are gehiago Neolitoraino sakondu nahi badute. Liburu honek proposatzen du euskarak Neolitoaren hasieran duela jatorria, K.a. 5000 urtean Balkanetatik gure lurraldera iritsi ziren lehen nekazaritza-komunitateetan. Genetikaren, Arkeologiaren, Hizkuntzalaritzaren eta beste diziplina batzuen ikerketez eta ondorioez baliatuz, 7.000 urteko historia biltzen duen teoria honen oinarriak erakutsi nahi dizkiogu irakurleari modu erra...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Perez de Laborda, Fernando
Argitaratua: Pamplona : Mintzoa, L.G. 2023
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:Badirudi Nafarroako euskararen historiak jauzi kualitatibo garrantzitsu bat eman duela Irulegiko Eskua aurkitutakoan, baskoiera deitutako euskara zahar batean idatzitako lehen testutzat jotzen dena, K.a. 75. urte ingurukoa. Testu horrekin, K.a. 140. urtetik aurrera euskal hirietako txanponetan agertzen diren legendek (Barskunes, Bentian, OTtikes...) dimentsio berri bat hartzen dute. Horiek jada adierazten ziguten herri hura lehen saiakerak egiten ari zela alfabeto iberiar bitxi eta arrotz bat euskal fonetika propio eta esklusibora egokitzeko. Orain arte alfabetizaziotik genuen seinalerik nabarmenena zen handik gutxira latinezko grafian idatzitako pertsonen, jainkoen eta hirien izenak (Iturissa, Larrahe, Sesenco...), egungo euskaratik aise itzultzen direnak. Hala ere, lan zaila eta nekeza da hizkuntza honen arrastoari jarraitzea erromatarren garaietatik harago. Historialariak oso zuhur ibili behar izan dira beti lotura linguistiko bat ezartzeko Burdin Aroko nafar komunitate indigenen eta erromatarren garaian Historian sartu ziren lehenengo baskoien artean. Are gehiago Neolitoraino sakondu nahi badute. Liburu honek proposatzen du euskarak Neolitoaren hasieran duela jatorria, K.a. 5000 urtean Balkanetatik gure lurraldera iritsi ziren lehen nekazaritza-komunitateetan. Genetikaren, Arkeologiaren, Hizkuntzalaritzaren eta beste diziplina batzuen ikerketez eta ondorioez baliatuz, 7.000 urteko historia biltzen duen teoria honen oinarriak erakutsi nahi dizkiogu irakurleari modu erraz eta ulergarrian, eta eztabaida bat piztu, beti onuragarria delakoan, gure hizkuntzari buruz oraindik zalantzazkoak diren puntu batzuk argitzeko.
Bibliografia-oharra, etab.:Bibliografia: 117.-123. or.
Deskribapen fisikoa:123 or. : z.-b. ir., mapak ; 24 cm
ISBN:978-84-9651343-3