Azala
Liburua Eskuragarri

Eguraldiaren euskara : aro-bidaia Euskal Herrian barrena / Kepa Diegez

Liburu honek protagonista behinena du bere baitan: aro-bidaiaria. Denbora-bidaiari batek ez bezala, hark ez du atzera-aurrera egiten denboran barrena, baizik eta beti aurrera egiten duela, herriz herri, eguneroko solasaldietan erabiltzen diren arotitzak --eguraldiari buruzko hitzak-- Bildu nahian, uste sendoa baitu hitzak komunitate kultural baten ordezkari bereizgarrienetarikoak direla; maiz, hitzak ez ezik, esapideak, atsotitzak eta mundua ulertzeko erak entzun eta jasoko ditu. Den-dena zorroratzeko gogoa hartuko du bidaia-kaiera batean, baina, hainbeste kontu azalduko zaizkio, ezen, bidaiaren une jakin batean laguntza eskatu beharrean egongo baita, bidaia pentsatutako moduan amaituko badu. Euskal Herriko herrialde guztietan gaindi ibiliko da, Getxon hasi, oraindik jatorrizko hizkera gordetzen duen Bizkaiko herria, mendebalderenean kokatua, eta Eskiulan bukatu, Euskal Herritik kanpoko herri euskalduna, Biarno aldean. Elkargune ugari erabiliko ditu herritar eta adituekin aroaren hitzez jarduteko: kultur etxeak, udaletxeak, euskaltegiak, euskara-elkarteak, tabernak, elizak, parkeak... edozein toki eder zaio aro-bidaiariari herritar eta adituekin ihardukitzeko. Saiakera nobelatua da, xedea erakutsi, azaldu eta irakastea baitu, baina eleberritik, kontakizunetik ere badauka, fikziozko eta benetako pertsonaiak bidaia guztian zehar, han-hemenka, agertzen dira-eta. Jakina, hunkigarriena, liburua hasieratik amaitu arte irakurtzea da, baina irakurleak aukeran du zuzen-zuzenean herri...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Diegez, Kepa
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2023
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Saiakera (Alberdania) ; 76
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren aurkezpen-bideoa

Antzeko izenburuak