Azala
Liburua Eskuragarri

Nerabeen garrasia : osasun mentala aldaketaren garaian / Telmo Lazkano, Maitane Ormazabal

Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Nondik sortzen dira gaztetxoak atsekabetzen ari diren elikadura nahasmenduak, antsietatea, depresioa, autolesioak eta jokabide suizidak? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin. Baina haratago joan gaitezen: zer gertatzen ari zaie gure gazteei? Zergatik ugaltzen ari dira osasun mentaleko arazoak aurrekaririk gabeko mailetaraino? Merezi du elikadura-nahasmenduen, antsietatearen, depresioaren, autolesioen eta jokabide suiziden labirintoan murgiltzea, haietan inguruneak izan ditzakeen eragin kezkagarriak argitze aldera. Zerk bultzatzen ditu joera kezkagarri horiek? Zeintzuk dira buru-hausgarri honen gakoak? Eta garrantzitsuena: nola lagundu dezakegu? Liburu honek erantzun nahi die galdera horiei guztiei. Horretarako, egileek planteamendu holistiko batetik jorratu dute gaia, zorroztasun handieneko ebidentzia zientifikoa, lehen mailako profesionalen jakintza eta esperientzia, egiaztatutako tresna praktikoak eta patologia horiei aurre egin dieten pertsonen benetako testigantzak bateratuz. Planteamendua integrala eta erabat dibulgatzailea da, ulerterraza eta praktikoa, eta tresna praktiko bat eskaintzea du helburu --irakurlearen kualifikazio-ma...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Lazkano, Telmo
Beste egile batzuk: Ormazabal Esnaola, Maitane
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2023
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Saiakera (Alberdania) ; 75
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren aurkezpen-bideoa

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S LAZ ner Eskuragarri  Eskatu EK23110073