Azala
Liburua Mailegatua

Jajatxo / [testua] Jabier Muguruza ; [ilustrazioak] Concetta Probanza

Jajatxo, gabezia batetik, bere memoria-faltatik alegia, abiatuko da egunero abenturak bizitzera. Harridura izango da bere motor nagusia mundu bat deskubritzeko orduan. Harridura, abentura-irrikarekin eta jakin-min agorrezinarekin batera...., eta hori guztia, modu intelektualean baino, gorputzaren esperientziarekin estuki lotuta: sentimenduen arabera, burua handituko zaio, oinak luzatuko... Errelato honetan, hizkeraren sonoritatea lehen planoan azaltzen zaigu, zentzuaren eta esanahiaren aurretik. Are gehiago, maiz egingo dugu topo komunikazioaren ezinarekin eta zentzu handirik gabeko egoerekin. Jajatxok sufritu eta gozatu egiten du, modu bizian. Memoriarik ez duenez, behin eta berriz aurre egin behar izaten die egunero planteatzen zaizkion egoerei. Esnatu zen Jajatxo bere ohean eta saiatu zen gogoratzen zer egin zuen bezperan. Ohi bezala, ez zen ezertaz oroitzen. Sabaiari begira, ez zen oroitzen; ohean buelta batzuk eman zituen, ea, baina bai zera. Sudur handiari hiru aldiz hazka egin, eta berdin. Memoria txarrekoa zern Jajatxo, mekatxo! Ipuinaren audioa entzun daiteke, narratzailea Maite Larburu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Muguruza, Jabier
Egilea(k): Probanza, Concetta ; Larburu, Maite
Argitaratua: Berriozar : Denonartean, L.G. 2023
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Bideo-ipuinak
Ipuinak
Loturak: Entzun audio-ipuina
Adina / Maila: 6-8 urte (urdina)