Azala
Liburua Eskuragarri

Europa bezain zaharra : topoi nazional eta nazionalistak Erdi Aroa eta Ernazimentua ezkero / Joxe Azurmendi ; hitzaurrea, Haritz Azurmendi Arrue

Oharrekin eta gogoetez osatutako liburua da hau. Azurmendik Europan barrena errepidez, pentsamenduz edo literaturaz egindako bidaietan idatzitako testuak dakartza. Aldean daraman ekipajea ez da nolanahikoa: pentsamenduaren eta literaturaren klasikoak eta modernoak, arkitekturarako afizioa, historiaren epe luzeko ikuspegia eta erudizio kultural erraldoia. Oihartzun horiekin guztiekin garamatza orain Shakespeare irakurtzera, gero Okzitaniaren historiara eta hurrena Italiako errepubliketara, Erdi Aro eta Errenazimendutik hasi eta Modernitatean zehar. Besteak beste, testua gonbidapen bat da Europaren historia kulturala berrirakurtzeko, nazioa XIX. mendeko nazio estatuaren eredutik harago ulertu eta izan dituen erabilera zabalagoak aintzat hartuta.

Zerrenda:
Egile nagusia: Azurmendi, Joxe (1941-)
Egilea(k): Azurmendi Arrue, Haritz
Argitaratua: Andoian : Jakin, L.G. 2023
Bilduma: Jakin irakurgaiak ; 51
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren gaineko aurkezpen-bideoa

Antzeko izenburuak