Azala
Liburua Eskuragarri

Donostia, euskara eta Europako hizkuntzak perspektiba soziohistorikoan / argitarazleak, Lionel Joly Charrasse, Mikel Zalbide Elustondo

Donostiako bilakaera soziolinguistiko-historikoa egiteko asmoarekin hainbat lan aurkezten da liburu honetan. Hasteko, Hizkuntzen Historia Soziala eta bereziki euskararen historia soziala lantzeko eredu metodologikoa aurkezten du Lionel Joly Charrassek, aurreneko atalburuan. Ondoren, Donostiako hizkuntza nagusiak historian zehar zeintzuk izan diren azpimarratzen saiatu gara, liburuaren bigarren atalburuan. Hirugarrenean, berriz, gaiari buruz berariaz egin zuen ikerketa sakonean oinarrituz, Donostiako XVIII. mendeko egoera deskribatzen du Juan Madariaga Orbeak. Koldo Larrañaga Elorzak, bere aldetik, ikerketa exhaustiboa egin ondoren, RSBAPeko kideek, Gipuzkoako eliteek, euskarari buruz izandako iritzia eta, batez ere, praxia aurkezten du. Ondoren, bosgarren atalburuan, XXI. mendearen hasierako egoerari buruzko txostena eskaintzen dute Olatz Altuna Zumetak eta Maialen Iñarra Arregik. Azken atalburuan, EHSk sortutako metodologia erabiliz, Donostiako bilakaera soziolinguistikoa azken 250 urtean lantzen dute Mikel Zalbide Elustondok eta Lionel Joly Charrassek. Lan horiek guztiek Donostiak izan duen bilakaera soziolinguistikoaren perspektiba orokorra ematen dute, bai perspektiba sinkronikotik zein diakronikotik.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskaltzaindia
Egilea(k): Joly, Lionel ; Zalbide, Mikel ; Madariaga Orbea, Juan ; Larrañaga Elorza, Koldo ; Altuna, Olatz ; Iñarra Arregi, Maialen
Argitaratua: Bilbo : Euskaltzaindia, 2023
Bilduma: Etxeberri bilduma (EHS) ; 9
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Aurkibidea:
  • Hitzaurrea /
  • Mikel Zalbide Elustondo.
  • Kultura, historia, hizkuntza : loturak eta azterketarako metodologiak /
  • Lionel Joly Charrasse.
  • Donostiako hizkuntzak, perspektiba soziohistorikoan /
  • Mikel Zalbide Elustondo.
  • Donostia y sus lenguas en el siglo XVIII /
  • Juan Madariaga Orbea.
  • Bascongada Errege Elkarteak burutu kultur ibilbidearen esparru erreferentziazkoa, eta haren (eta Bergarako Errege Mintegiaren) egitekoan euskarari egin zitzaion tokia /
  • Koldo Larrañaga Elorza.
  • Donostiako egungo egoera soziolinguistikoaren azterketa XVIII. mendean hartzen zituen eremuetan /
  • Olatz Altuna Zumeta, Maialen Iñarra Arregi.
  • Donostiako bilakarera soziolinguistikoa azken 250 urtean: 1761-1766 eta 2011-2016 urte-tarteak, konparazio-lanaren ainguragune /
  • Lionel Joly Charrasse, Mikel Zalbide Elustondo