Azala
Liburua Eskuragarri

Demokrazian sakontzea, eta parte hartzea, hainbat eskalatan / Leire Escajedo, Julen Zabalo, Igor Filibi (ed.) ; [egileak, Igor Ahedo Gurrutxaga ... et al.]

Maila ezberdinetan, globaletik tokikora, eta forma ezberdinak hartuz, demokrazia bide berriak bilatzen ari da gure garaian. Ahultzen ari diren demokrazia-eredu zaharragoen aurrean, azken urteetan demokrazian sakontzeko nahia adierazten duten dinamikak antzeman dira askotariko eremuetan; bai eta herritarren parte hartzeko modu berriak ere. Horiek guztiak dira lan honetan aztergai. Helburu bikoitza du lanak. Batetik, eta ikasmaterial orok bezala, irakasten eta ikasten laguntzea du helburu, alegia, demokrazia eta parte hartzeko moduak lantzea Gizarte Zientzietako zenbait ikasketatan. Bestetik, bigarren helburu bat ere badu, ez garrantzi gutxiagokoa, euskal irakurleei, oro har, demokrazian sakontzea posible egiten duen hurbilketa pribilegiatua eskaintzea. Autoikaskuntza errazteko, kapituluei alboko azalpenak eta sakontzeko erreferentzia bibliografikoak gehitu zaizkie, eta bada glosario bat ere, termino tekniko garrantzitsuenen definizioekin. Lau bloke handitan antolatuta dator lana. Demokrazia kosmopolitari buruzko gogoetek (I) irekitzen dute obra, eta, ondoren, demokraziaren ikuspegi neoliberalaren eta hari kontra egin nahi dioten ahotsen arteko gaur egungo tentsioak aurkezten dira. Bigarren blokeak tokikotik globaleraino aztertzen ditu, Europar Batasuna barne, sortzen ari diren demokrazia-modu berriak (II). Hirugarren multzoak herritarrek parte hartzeko garatzen edo testatzen hasiak diren modu berriak aurkezten ditu (III), helburu horrekin alde teorikoa eta azterketa-kasu...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egilea(k): Escajedo San Epifanio, Leire ; Zabalo, Julen ; Filibi, Igor ; Ahedo Gurrutxaga, Igor
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2023
Bilduma: Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)
Gaia:
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Antzeko izenburuak