Urgull mendiko zuloa / Imanol Zaldua
Ondo betetzen du Imanol Zalduak hastapenean aipatzen duen olerkiaren zentzua. Bere lehenengo liburutxoan txantxetan, eta beste honetan serioski, "Erriaren pitxiak magalean biltzen" ari da. Liburu hau elaberria, eta horregatik asmatuta, izan arren, bere jatorrizko Donostian jazotako gertaeretan oinarritua dugu. Gure kondairaren ezagueratik datorkio Txanton Anabitarte protagonistari Euskal Herriarenganako laztantasuna. Eta hauxe bera nahi du idazleak, hots, gure arbasoen sustraietara joz, irakurleen artean aberriari zor zaion maitasuna ernerazi. Herriminak eraginik idatzi du Imanol Zalduak elaberri benetan unkigarria.
Zerrenda:
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Bilbao :
Mensajero,
L.G. 1983
|
| Bilduma: |
Gero Euskal liburuak (Mensajero)
; 59 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|


