Historiako emakumeak : [Puzzlea] : Niara Zimarroia / marrazkiak, Eneko Gonzalez Yagüe ; testua, Txetxu Barea Hernández, Eneko González Yagüe
"Historiako emakumeak" puzzle bildumak oztopoen gainetik aurrera egin eta eurek izan nahi zutena izateko eta ametsetan zutena egiteko gauza izan ziren emakumeak agertarazi nahi ditu. Ipuin batekin etortzeaz gain, mugen gainetik zailtasunak gainditu eta amesten zuten hura izatera heldu ziren emakumeak ikusgai jarri nahi ditu. Barnean aurkituko duzun ipuinean Niararen historia kontatzen da, kotoi alorretatik ihes egindako esklabu batena, alegia. Kotoi alorretatik alde egite zutelarik, haziak eramaten zituzten aldean emakume zimarroiek, ilean lotuak, eta ondoren hazi haiek ereiten zituzten lur berri libreetan. Emakume eta gizon zimarroiek herrixka txikiak sortu zituzten oihanaren babesean, eta libre bizi ziren bertan, euren sustrai afrikarrei lotuak.
Zerrenda: