Enpresen sorrera EAEn XXI. mende-atarian / egileak, Iñaki Peña
Liburu honetan enpresa-sorrerak XX. mendeko azken hamarkadan EAEn izandako gorabeherak aztertzen dira. Egoera berri eta zailei aurre egiten saiatzen diren milaka eta milaka enpresa-sortzaile horiei omenaldi txiki gisa egindako ikerlana da. Enpresa baten sorreran eta iraunkortasunean zerk eragiten duen ulertu ahal izateko, faktore-multzo zabal bat eduki behar dela kontuan diote ekonomia-adituek. Faktore-multzo horretatik, bi dira liburu honetako arretagunea: enpresa-sortzailearen ezaugarriak eta erakunde publikoek diseinatutako politikak. EAEko ekonomia, neurri handi batean, enpresa txiki eta ertainen jardueran oinarritzen da. Enpresa horiek, beraz, gure ekonomiaren sostengu nagusia dira. Tamalez, enpresak sortu eta epe laburrera desagertzen dira. Liburuaren helburu nagusia fenomeno horren atzean egon daitezkeeen arrazoiak ikertzea da, eta, aldi berean, arazo honi aurre egiteko praktikan ipini diren hainbat irtenbide aztertzea. Hainbat azalpen teoriko aurkezteaz gain, euskal enpresa berrien eguneroko errealitatea hurbiletik ezagutzea izan du xede lan honek. Hala, enpresa berrien demografia eta hazkundea aztertu dira batik bat. Inkubazio-zentroetako eta parke teknologikoetako enpresak ere aztergai izan dituzte. Laburki, liburu honetan EAEko ekonomiak enpresa berriak sortu eta sustatzeko zenbateko gaitasuna duen azaltzen da.
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Argitaratua: |
Usurbil
: Elhuyar Fundazioa,
L.G. 2003
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Monografiak |
Loturak: |
Ikus liburuaren bertsio digitala Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 347.72.02 PEÑ enp | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK23050011 |