Azala
Liburua Eskuragarri

Arrainak ura baino / Hasier Etxeberria Canales

Nobela berri batekin plazaratu da Hasier Etxeberria. Irun Saria irabazi duen eleberria da hau, eta zeresana emango duena, zalantzarik gabe. Simon Azkue ginekologo ospetsuak bere gorabehera sinestezin baina berdaderoak kontatzen dizkigu, egundoko azioa egin baitu, izugarriak eta bi, ez inorekin hitzartuta ez inongo helburu politikorik lortzeko asmoz ere, baizik eta bere kasa eta amodio hutsez; maitasunagatik, berak dioenez. Bere maitasun-historia da, horrenbestez, Simon Azkuek kartzelatik kontatzen diguna, bere ekintza uler dezagun. Rita Zabaletarekin lotzen duen maitasun gozo, estu, pozkorra. Dena da zoragarria bien arteko famili bizitzan, baina Ritaren iraganeko mamu batek sortzen du itzala Azkueren gogoan, eta horrek eramango du azkenean hartzen duen erabakia hartzera eta gauzatzera. Umore gaizto eta korrosiboz idatzitako eleberria da Arrainak ura baino, hizkera sendo, gihartsu eta jariakorra duena. Nobela borobila hitz batean esanda, irakurlearen gogoan sartuko dena, nola labana gurinaren barnean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxeberria, Hasier (1957-2017)
Argitaratua: Donostia : Kutxa Fundazioa, L.G. 1999
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ETX arr Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23040061