Hika eta noka. Noka ere toka! : hiketan ikasteko eta gure herria hobeki ezagutzeko auzolanean egindako liburua / Fernando Oiartzun Sagastibeltza
"Hika eta toka. Noka ere toka!" liburua argitaratu du ALKE kultur taldeak Leitzako hitanoa edo hiketakoa jorratzeko. Fernando Oiartzun Sagastibeltzak gidatu du hiketan ikasteko eta gure herria hobeki ezagutzeko auzolanean egindako liburua. Adituak aspaldi esaten ari zaizkigu hikako tratamendua gainbehera doala euskararen lurralde guztietan. Horren ondorioz, zenbait herritan (Zumaia, Azkoitia, Oñati...) gai hori landu dute azken urteotan. Leitzan ere bada hiketako erregistroa berreskuratzeko gogoa duen jendea. Eta duela 10 urte, Kultur taldeak lekukoa hartu zuen eta hitanoa aztertzeari gogotsu ekin. Kultur taldearen lanketa horren emaitzak, liburu formatuan, aukera emanen digu, aurrerantzean, herriko hiketako moldea edozeinek ikasteko eta lantzeko modua izatea; ez dakitenentzat, edo dakitena osatu nahi dutenentzat, neskekin eta mutilekin hika egiteko. Argitaratu berri den Liburuan Leitzako hika mintzamoldea txukun-txukun bildu da. Eta erabilera egokirako alderdia ere jorratu da. Marko teoriko labur eta erraz baten bidez, noiz, nola, non, norekin egin behar den hiketan jakin daiteke. Lan hori, gainera, aditu batzuek ere gainbegiratu dute eta lagundu dute emaitza hobea eta osoagoa izan dadin. Arestian esan bezala, azkeneko hamarkadetan Euskal Herri osoan erregistroak gainbehera doaz. Hiketan aritzen direnak gero eta gutxiago dira. Herri askotan desagertu ere egin da, edo noka bederen bai: galerarik handiena noka edo neskekiko erregistroan gertatzen ari baitzaigu. Hi...
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
[Leitza] :
Altzadi Leitzako Kultura Elkartea,
L.G. 2022
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Ikus liburuaren gaineko bideoa Argitaratzailearen webgunea Ikus aurkibidea Ikus kontakizunen aurkibide tematikoa |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 809.169-087-552(460.16 Leitza) OIA hik | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK23020065 |