Azala
Liburua Eskuragarri

50 urte gelak bizipenez betetzen : San Bartolome ikastolatik Elgoibar ikastolara : 1962-2012 / [testuak eta elkarrizketak, Jasone Osoro ... et al. ; koordinazio-lanetan Elgoibarko Ikastolatik, Edurne Bilbao, Jabier Larrañaga, Mikel Juaristi ; koordinatzailea Elgoibarko Izarratik, Imanol Larrañaga ; euskara-zuzentzailea, Andres Alberdi]]

Elgoibar ikastolaren mende erdiko ibilbidea jasotzen duen liburua da hau. Ikastolako ordezkariekin batera, argitalpena aurrera eraman ahal izateko laguntza eskaini dute Danobat Group-ek, Udalak eta Elgoibarko Izarrak. Jasone Osoro herriko idazleak Elgoibarko Izarra euskara elkarteko langileekin elkarlanean idatzitako liburua da hau "Hezkuntzaren egoera adierazten duten lau fase historikotan zatituta dago". Hala ere, argitalpenaren protagonista nagusiak ikastolako sortzaileak eta azken mende erdian ikastetxeko familiaren kide bilakatu diren guraso, ikasle, irakasle eta bestelako langileak dira. Izan ere, Jasone Osoro idazle elgoibartarrak kolektibo desberdin horietako ordezkari diren hainbat herritarren testigantzak jaso ditu "50 urte gelak bizipenez betetzen" izenburupean kaleratutako liburu honetan. Nola ez, 150 orrialdeko argitalpenean ikastolako ibilbidearen unerik nabarmenenak islatzen dituzten argazki ugari agertzen dira. Era berean, 50. urteurrena ospatzeko egin ziren ekitaldietan ateratako irudiak eta ikasle ohiek egindako ekarpenak (marrazkiak, bertsoak, narrazioak...) ez dira falta. Jasone Osoro idazlearen hitzetan, Elgoibar ikastolaren mende erdiko ibilbidea jasotzen duen liburua hiru zutabe desberdinetan oinarritzen da. Alde batetik, ikastetxearen historia dago eta "hori ezagutzeko ahalik eta jende anitzari hitza ematen saiatu gara, beti ere, testigantza guzti horien batuketa eginez ikastolaren historia jasotzeko".

Zerrenda:
Egilea(k): Osoro, Jasone
Argitaratua: Elgoibar : Elgoibar Ikastola, L.G. 2013
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak

Antzeko izenburuak