Caipora / [jatorrizko testua eta ahotsa, Laysa Diaz Santos ; testuen moldaketa eta ahotsa euskaraz, Yolanda Arrieta ; ilustrazioak, Enrique Morente]
Munduko ipuinen etxean hamar ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hamar kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hamar hizkuntzak: arabiera (Argelia), errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua (Pakistan), jorubera (Nigeria) eta wolofera (Senegal). 10 ipuineko sorta hau osatzeko Bizkaian bizi diren 10 kultura eta 10 hizkuntza desberdinetako barriemaileengana jo da. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak egindako hizkuntzen mapan, hiztun gehien dituzten hizkuntzak aukeratu dira. Munduko 10 hizkuntzak identifikatu eta hiztunak bilatu eta gero, bakoitzari ipuin bat eskatu zitzaion. Kontakizunak euskarara itzuli eta adin tarte horretako umeentzako eredu egokira ekarri dira. Horretarako, jatorrizko testuak eta esaldiak moldatu, beren beregiko marrazkiak egin, eta maketazio txukuna eta deigarria landu dira. Portugesa latinetik datorren hizkuntza da eta, Portugalen ez ezik, munduko beste hainbat tokitan ere hitz egiten da, eta bederatzi herrialdetan hizkuntza ofiziala da. Herrialde horietako bat Brasil da: hortik dator, hain zuzen, ipuin hau. Amazoniako oihanean bizi da Caipora, neska indigena. Animaliak dira bere lagunik onenak. Bat-batean ezbehar bat izango dute, ehiztari...
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | ; ; |
Argitaratua: |
Bilbo :
Labayru Fundazioa,
L.G. 2022
|
Bilduma: |
Munduenea. Munduko ipuinen etxea (Labayru Fundazioa)
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Haur eta Gazteentzako Literatura
Ipuinak Baliabide digitalak Audioak Audio-liburuak Podcastak |
Deskribapen fisikoari buruzko oharra: | Bilduma osoa kutxa batean sartuta dator. |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus liburuaren bertsio digitala Entzun audio-liburua (euskaraz) Entzun audio-liburua (portugesez) Ikus bideo-ipuina EIMA Katalogoan Ikus booktrailerra |
Adina / Maila: |
6-10 urte (urdina) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Haur eta gazteentzako narratiba | N ARR cai | Mailegatua Maileguan eskatu | EK22120115 |