Herensuge / [testua] Juan Kruz Igerabide ; [ilustrazioak] Elena Odriozola
"Euskal Herrietako ipuinak" markarekin, ipuin tradizionalak berreskuratzeari ekin zion Juan Kruz Igerabidek 2017an. Lau liburuki osatuak zituen, ezaugarrien arabera multzokatuak (laminak, krudelak...). Orain, bosgarrena plazaratu du, herensugeak gai hartuta. Aurrekoekin alderatuta liburuaren diseinua erabat desberdina da, baina helburua mantentzen du. Sei testuko sorta biltzen du eta gaia euskal tradizioan urria izanik, dagoen gehientsuena erretratatu du. Liburuaren hiru, lau eta bosgarren testuek Barandiaran, Azkue eta Webster folkloristen bildumetatik jasoak dirudite, hurrenez hurren, eta tradizioak piztia harrigarri honekin osatutako testu desberdinen sintesi lana egiten dute. Bigarren eta seigarren testuek herensugeen inguruan euskaldunok eduki ditugun barne eta kanpo ikuspegiak erretratatzeko asmoarekin (eta abilidadearekin) osatuak dirudite. Lehen testua Igerabideren asmazioa da, kanta-poema jostalari bat dena, arina, errepikapenean oinarritua. Guztien artean, eta Elena Odriozolaren ekarpen lagun, esan beharrekoak esan direla dirudi, herensugeei dagokionez. [Imanol Mercero, Berria]
Zerrenda: