Bizirik dirauena / Leire Lekuona ; [hizkuntza-zuzentzailea, Larraitz Garmendia Munduate]
Nork daki zergatik edo zertarako egiten duten topo bi pertsonek bizitzan. Batzuen ustez, zereginen bat dugu hemen; alegia, esperientziaz hornitzea gure gizaki-itxurako izate aldrebes hau. Guk aukeratzen omen dugu zein bide jarraitu. Gertatzen da, ordea, pertsona batzuek gu aukeratzen gaituztela bidaia-lagun. 1981. urtean Sebastianek Amsterdamerako trena hartu zuenean, mutil gazte koskor eta azkarra zen. Han ezagutuko du Len, hirurogei bat urteko ingelesa. Pixkanaka, bien arteko adiskidetasuna handituz joango da, eta Lenek bere lagun gazteari Bigarren Mundu Gerran jasandako krudelkeriak kontatuko dizkio, elkarrekin mostazadun ogitartekoak jaten dituzten artean. Benetako istorio batean oinarrituta, eleberri labur honek adiskidetasun zintzo baten ibilbide ederra kontatzen digu.
Zerrenda: