Amaiur / [testua] Amaia Elizagoien Varela ; [ilustrazioak] Begoña Durruty Sukilbide
Amaia Elizagoienek idatzi eta Begoña Durrutyk ilustratutako ipuinarekin Jon Barberena zena omendu nahi izan dute. Ipuinean ere Jon ageri da, bere iloba Asierrekin batera, biak dira protagonista. Istorio ederra, alaia, koloretsua osatu dute bi artista baztandarrek, eta ziur etxe aunitzetan sartuko dela Amaiur ipuina. Argitalpen hau egin da Amaiurko guduaren 500. urteurrenaren karietara (1522-2022) Amaiur, ipuina, iraganera eginen dugun bidaia ttipi bat da. Herri batez baino gehiago, herritarrez mintzo dena. Zenbait lagunen bitartez, aspaldiko kontuak jaso ahalko ditugu; gerra gertutik ezagutu zutenena, egun batetik bestera bizitza aldatu zitzaienena... funtsean gaur egungo kontuak izan daitezkeenak. Ipuin honetan protagonista nagusirik badago, zu zarela errango genuke. Amaiurrek duen indarra handitu egiten baita zuk entzun, bizi eta kontatzen duzunean. Iraganak iraun dezan, orainak hau ezagutu eta oroitu behar baitu.
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Amaiur :
Gaztelu Elkartea,
L.G. 2022
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura |
Adina / Maila: |
5 urtetik aurrera (urdina) |