Sustrai erreak. 2 : Guernika 1937 / [egileak, Vicente del Palacio Sánchez ... et al. ; grafikoak eta planoak, Julen Munitis Ruiz ; euskera, Inés Gandarias Lekuona ; koordinatzailea, Marian Rosco Mateos]
Gernikan gauzatutako eraso basatiaren funtsezko gaiak eta haien ondorioak aztertzen dituzten zortzi kapituluk osatuta dago obra. Hainbat pertsonaren (Steer, Labauria, Onaindia, Elosegi, bonbardaketatik bizirik irtendakoak...) testigantzez gain, bereziki aipatzekoak dira abiazio alemaniarraren eta italiarraren partaidetzaren eta erantzukizunaren analisia eta, historian merezia duten lekua emate aldera, biktimei dagokienez egindako ikerlana ere. Jesus Mari Lazkanorenak dira azala eta liburua ixten duen barruko lamina; Julen Munitisek, berriz, grafikoak egin ditu eta, antzinako argazkiak oinarri hartuta, lehenagoko Gernika koloretsua hurbildu digu koloreetako laminen bidez. Argazki bidezko dokumentazioa ugaria da, eta kronologikoki dago antolatuta: Gernika zoriontsu eta baketsua ageri da lehenbizi. Bonbardaketaren osteko lehenengo gaua gero, txikizioa, hondarrak eta, azkenik, Regiones Devastadas zelakoak burututako berreraikitze lanak.
| Erakunde egilea: | |
|---|---|
| Egilea(k): | ; ; |
| Argitaratua: |
Gernika-Lumo :
Aldaba-Gernikazaharra,
L.G. 2012
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Sinopsia: | Gernikan gauzatutako eraso basatiaren funtsezko gaiak eta haien ondorioak aztertzen dituzten zortzi kapituluk osatuta dago obra. Hainbat pertsonaren (Steer, Labauria, Onaindia, Elosegi, bonbardaketatik bizirik irtendakoak...) testigantzez gain, bereziki aipatzekoak dira abiazio alemaniarraren eta italiarraren partaidetzaren eta erantzukizunaren analisia eta, historian merezia duten lekua emate aldera, biktimei dagokienez egindako ikerlana ere. Jesus Mari Lazkanorenak dira azala eta liburua ixten duen barruko lamina; Julen Munitisek, berriz, grafikoak egin ditu eta, antzinako argazkiak oinarri hartuta, lehenagoko Gernika koloretsua hurbildu digu koloreetako laminen bidez. Argazki bidezko dokumentazioa ugaria da, eta kronologikoki dago antolatuta: Gernika zoriontsu eta baketsua ageri da lehenbizi. Bonbardaketaren osteko lehenengo gaua gero, txikizioa, hondarrak eta, azkenik, Regiones Devastadas zelakoak burututako berreraikitze lanak. |
|---|---|
| Deskribapen fisikoa: | 407 or. : kol. eta z.-b. ir., argk. ; 31 cm |
| ISBN: | 978-84-615-7339-4 |
| Hizkuntzari buruzko oharra: | Testua euskaraz eta gaztelaniaz |


