Ongi etorri euskal mitologiaren mundu magikora / [Mitologik-en egile eta aholkulari historikoa, Xabier Kerexeta]
"Ongi Etorri Euskal Mitologiaren mundu magikora" gure liburuan, smarphone edo tablet bat erabiliz, ikusiko duzu nola liburuaren pertsonaia mitologikoak biziberritzen diren. Mundu tradizionala eta ERREALITATE AREAGOTUAREN teknologia berriak uztartuta, formatu berritzaile honekin topera gozatuko duzu! Mitologik, euskal mitologian oinarritutako espazio berritzailea da, teknika pedagogikoak eta jokoak oinarri dituenak, escape room didaktiko formatuan. Ikasketa, kultura eta aisia uztartzen dituen ekintza proposatzen du, parte hartzaileen bizkortasun intelektuala aktibatuz eta talde lana eta kooperazioa bultzatuz. Aldi berean, euskal mitologiaren munduan murgildu eta gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Escape room kontzeptua oraindik oso zabaldua ez dagoen honetan, funtsean, ondorengo logikari erantzuten dio: Denbora mugatu batean (60 minutu), parte hartzaileak froga ezberdinak gainditu beharko dituzte logika, azkartasun intelektuala, elkarlana eta sormena erabiliz. Mitologik-en kasuan, euskal mitologia ardatza delarik, parte hartzaileek froga ezberdinak burutu beharko dituzte zeinetan pertsonaia eta elementu mitologikoak protagonista izango diren; besteak beste, Eguzki lorea, Tartalo, Mari, Basajaun, Lamiak, etab. Modu honetan, gazteen artean hain ezezaguna ez den, baina euskal kulturan eta usadioetan hain paper garrantzitsua duen mitologia gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du, era ludiko eta aktibo batean. Gainera, edukian sakontzeko aukera ematen...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Argitaratua: |
Donostia :
Mitologik,
L.G. 2017
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Monografiak
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
| Sinopsia: | "Ongi Etorri Euskal Mitologiaren mundu magikora" gure liburuan, smarphone edo tablet bat erabiliz, ikusiko duzu nola liburuaren pertsonaia mitologikoak biziberritzen diren. Mundu tradizionala eta ERREALITATE AREAGOTUAREN teknologia berriak uztartuta, formatu berritzaile honekin topera gozatuko duzu! Mitologik, euskal mitologian oinarritutako espazio berritzailea da, teknika pedagogikoak eta jokoak oinarri dituenak, escape room didaktiko formatuan. Ikasketa, kultura eta aisia uztartzen dituen ekintza proposatzen du, parte hartzaileen bizkortasun intelektuala aktibatuz eta talde lana eta kooperazioa bultzatuz. Aldi berean, euskal mitologiaren munduan murgildu eta gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Escape room kontzeptua oraindik oso zabaldua ez dagoen honetan, funtsean, ondorengo logikari erantzuten dio: Denbora mugatu batean (60 minutu), parte hartzaileak froga ezberdinak gainditu beharko dituzte logika, azkartasun intelektuala, elkarlana eta sormena erabiliz. Mitologik-en kasuan, euskal mitologia ardatza delarik, parte hartzaileek froga ezberdinak burutu beharko dituzte zeinetan pertsonaia eta elementu mitologikoak protagonista izango diren; besteak beste, Eguzki lorea, Tartalo, Mari, Basajaun, Lamiak, etab. Modu honetan, gazteen artean hain ezezaguna ez den, baina euskal kulturan eta usadioetan hain paper garrantzitsua duen mitologia gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du, era ludiko eta aktibo batean. Gainera, edukian sakontzeko aukera ematen duen liburu pedagogiko bat ere argitaratu du, handitutako errealitate (realidad aumentada) teknologia barneratzen duena. Horrez gain, prozesuan zehar, talde lana ezinbestekoa da jokoa era arrakastatsuan garatzeko. Modu horretan, ikasleek rol banaketa, elkarlana eta autogestioa bezalako konpetentziak lantzen dituztelarik. |
|---|---|
| Deskribapen fisikoa: | [42] or. : kol. ir. ; 21 cm |
| ISBN: | 978-84-697-7175-4 |


