Balorazio handia : zientzia eta gizartea ekialdean eta mendebaldean / [testugilea] Joseph Needham ; [itzultzailea, Iñaki Azkune]
"Balorazio Handia" obran, britainiar biokimikari ospetsuak aztertzen ditu gure aroaren lehenengo hamabost mendeetan Txinak Europarekiko egin zituen aurrerapenak, hala zientzian nola teknologian. Inprimategia, bolbora, iparrorratz magnetikoa, burdinaren galdatzea, ordularien mekanika, ubideen ingeniaritza, kartografia... dira zerrenda luze baten asmaketa batzuk. Aurrerakuntza horien oparotasuna ulertzeko, feudalismo txinatarraren egitura sozialean oinarritzen da Needham, eta ureztatze-sistema zentralizatuan ikusten du argibidea. Ez hori bakarrik, dirudienez, txinatarren zientziaren filosofiak (taoismoak) ere eragin handia izan zuen egindako bide hartan. Needhamek galdera ernagarri batekin bukatzen du lana: baldintza horiek egonda, zergatik ez zen Iraultza Zientifikoa Txinan sortu eta bai, ordea, Europan, hainbat mende geroago?
Zerrenda: