Azala
Liburua Eskuragarri

Ulises / James Joyce ; itzulpena, Xabier Olarra

James Joyce idazlearen "Ulises" nobela 1922an argitaratu zen, Parisen, Shakespeare and Com­pany liburudendaren eskutik. Literaturzale eta aditu askorentzat XX. mendeko nobelarik garrantzitsuena da Ulises, eta ukaezina ondorengo literaturan izan duen eragina. Hala aitortzen zuen T. S. Eliot poeta mo­dernistak: "Ene iduriko, liburu hau da gure garaiak aurkitu duen adierazpenik garrantzitsuena; guztiok zordun gatzaizkion liburua da, eta gutako inork ihes egin ezin diona". XX. mendeko literaturan funtsezkoak izan diren hain­ bat nobelagileren ibilbideak, William Faulkner edo Ga­briel García Márquez amerikarrenak, esate baterako, ezin uler daitezke Ulisesek irekitako bidearen eragin hori gabe. Halaxe aitortu zuen kolonbiarrak: "Joyce irakurri gabea nu­enez, Ulisesekin hasi nintzen. Eta etorkizuneko nire idaz­kuntzan oso baliagarria izango zen zerbait ikasi nuen: barne­ bakarrizketaren teknika". Faulknerrek hala esan omen zion emazteari Ulises ulertezina zela­eta kexatu zitzaionean: "Irakurri berriro". Izan ere, iturri horretatik edanda idatzi baitzuen Hotsa eta ardaila bere mai­sulana. Zailtasunaren ospe hori berekin izan du Ulisesek argitaratu zen une beretik. Orain, argitalpen ohardun honi esker, ira­kurle euskaldunak bidea leundua eta zenbait korapilo askatuak aurkituko ditu, hainbat ataka gaitzetan onik ateratzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Joyce, James (1882-1941)
Egilea(k): Olarra, Xabier
Argitaratua: [Iruñea] : Igela, 2022
Edizioa: Mendeurreneko edizioa
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N JOY uli Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22060117