Azala
Liburua Eskuragarri

Oñatiko euskeria : ezagutu, aztartu, egin / [egileak] Roberto Altuna Erle, Kepa Elortza Odriozola, Koldo Zumalde Barrena ; moldatzailliak, Aintzane Agirrebeña Ubera, Juan Martin Elexpuru Arregi (Badihardugu Euskera Elkartea)

Aspaldi hasi zen Oñatiko Berba Taldea Oñatiko euskara jasotzen, Oñatiko Udalak emandako beka bati esker. Herrian eginda zeuden grabazioak batu, berriak egin, oñatierazko testuak aztertu... Lan handia egin zuten taldeko kideek. Jasotakoaren hainbat atal kaleratu ere egin ziren herriko Kontzejupetik aldizkarianñati.eus/eu/udal-zerbitzuak/udal-komunikabideak/kontzejupetik-aldizkaria?set_language=eu eta Udalaren webgunean, baina libururik ez zen argitaratu hasiera batean. Handik urte batzuetara, 2012. urtean, Oñatiko Udalak, Badihardugu Elkarteak eta Berba Taldeko zenbait kidek, urteetan zehar batutako lana gizarteratu beharra ikusi zuten eta materiala orraztu eta liburua argitaratzeko erabakia hartu zuten. Badihardugu Elkarteak hartu zuen liburua orrazteko ardura, batez ere Roberto Altunak eta Koldo Zumaldek jasotako datu guztiak hartu eta liburu itxura ematekoa. Juan Martin Elexpuru arduratu zen hiztegiaren moldaketaz. Roberto Altuna eta Koldo Zumalde Udal euskaltegiko irakasleek urteetan zehar osatutako hiztegi mardulak bateratu eta egokitu zituen Elexpuruk. Gramatika arloaren orrazketaz Aintzane Agirrebeña eta Idoia Etxeberria arduratu ziren. Azentuaren inguruko atala, aldiz, Maider Irizarrena da. Kepa Elortza Berba Taldeko kidea izan zen koordinazio-lana egin zuena eta liburua Oñatiko euskaran jarri zuena. Liburua Ahotsak.eus elkarrizketatuta dauden oñatiarren adibideekin osatu zen eta auzo guztietako lekukotasunak jasotzen dituen ikus-entzunezko bat ere prestatu...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Altuna Erle, Roberto
Egile korporatiboa(k): Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Elkartea ; Oñati. Udala
Egilea(k): Elortza Odriozola, Kepa ; Zumalde Barrena, Koldo ; Agirrebeña Ubera, Aintzane ; Elexpuru, Juan Martin
Argitaratua: [Eibar] : Badihardugu Euskara Elkartea, 2014
Edizioa: 2. edizioa, zuzenketatxo batzuekin
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361'282 (460.154 Oñati) ALT oña Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22060027