Azala
Liburua Eskuragarri

Natasha / [gidoigilea] Almandoz ; [marrazkilaria] Trueba

Hasieran, film baterako gidoi bat egin zuen Koldo Almandozek, baina ez zuen lortu pelikulak aurrera egitea. Ustekabean, proiektuak aurrera egiteko beste modu bat aurkitu zuen: Truebak proposatu zion komiki bihurtzea. Bien arteko sorkuntza lana komiki hau. Zer kontatzen duen Natashak? Sexu bideo batean agertu da Natasha protagonista, eta sare sozialen bidez zabaldu da. Egoera gogor batetik abiatzen da istorioa, baina gidoigileak, Koldo Almandozek, argi utzi du komiki hau ez dela drama bat. Biktimizaziorik gabe eta protagonistari ahotsa emanez idatzi du istorioa: "Horrelako zerbait gertatzen zaion pertsona batek beste bizitza bat baduela eta izan dezakeela erakutsi eta kontatu nahi izan dugu. Ez dugu drama bat egin nahi izan, baizik eta nobela argitsu bat, umorez, elkarrizketa azkarrez, eta errealitatez beteta dagoena. Gertakizun hori normalizatu, gertakizun horrek izan ditzakeen ondorio batzuk ere erakutsi, baina betiere pertsonaia biktimizatu gabe, eta pertsonaiari ahotsa emanez". Izan ere, komikian ez dago narratzailerik, ezta off ahotsik ere. Soilik pertsonaiek hitz egiten dute. Eta bere ustez, hori da istorio honetan egin duen esfortzurik handiena. "Istorioak soilik pertsonaiek hitz egiten dutenarekin egiten du. Denak dira bunbuiloak, ez dago marrazkiaren gainean laukizuzen zuririk testuekin, eta istorioak aurrera egingo pertsonaiek egiten dutenaren arabera. Euren akzioek eramango dute ondorengo akziora. Ez dago gidoigile orojakilerik pertsonaia horiek bide...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Almandoz, Koldo
Egilea(k): Trueba, Aritz
Argitaratua: [S.l.] : Farmazia Beltza, L.G. 2022
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Komikiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Komikia K ALM kol Eskuragarri  Maileguan eskatu EK22050294