Azala
Liburua Eskuragarri

Mendekua ordainetan / Jon Ander Urkiaga Egidazu

Edozein herritako institutuko giroa islatzen da eleberri honetan: ikasleen arteko ezin ikusiak, baita ezinezko amodioak ere; azterketak gainditzeko eginahalak eta horiek dakartzaten urduritasuna eta frustrazioa... Xabierrek, institututik irten bezain laster, Gorka jipoitu du gainerako ikaskideen aurrean. Antza, inolako arrazoirik gabe izan da, baina Xabier bezalako cowboy batek ez du arrazoirik erakutsi behar. Bestalde, Xabierrek behar ez den bezala jokatu du Anerekin ere. Elkarrekin Xabirenean lan bat egin behar dutela baliaturik, Ane gogoz kontra harremanak izatera behartu nahi izan du, neskaren ausardiak saihestu badu ere. Bai Gorkaren, bai Aneren lagun mina den Aitziberrek plan bat prestatuko du gure cowboya zalditik eror dadin eta institutu osoaren aurrean lotsagarri gera dadin.

Zerrenda:
Egile nagusia: Urkiaga, Jon Ander
Argitaratua: Donostia : Alai, L.G. 2022
Bilduma: Ganbara (Alai)
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Eleberriak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 14 urtetik aurrera (horia)

Antzeko izenburuak