Mendekuak / Koldo Izagirre
"Mendekuak", ipuin liburu honen ostean, gure literatur kritikoek ezingo dute esan euskal idazleetan inortxok ere ez diola herri honetako gizarte gatazkatsuaren gaiari heldu nahi, horixe baita Koldo Izagirrek liburuko ipuinik gehienetan erabiltzen duen lehengai eta mintzagaia. Era azkar eta ausartean erabili ere: batetik kontakizun askok elipsi ugari du, eta irakurleak testuinguruaz duen ezagutzaz baliaturik baino ezingo ditu osatu hutsune horiek, hartara egilea eta irakurlearen artean feed-back aberasgarria sortaraziz, bestetik belaunaldi oso batek politikaren inguruan izan dituen bizikizunak jasotzen asmatzen du. Lekukotasun huts baino askoz gehiago diren ipuin horiez gainera badira bestelakoak ere: "Euzkadi merezi zuten" nobelan agertzen zen gerraurreko giroan kokatutako biak adibidez, edo -arrazoi sakonagoak izan arren- boutadetzat har litekeen saio bat edo beste. Guztietan ere nabarmentzakoa da idazlearen hizkera zehatz eta neurtua, luma dotore eta aberatsa.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
[S.l.] :
Susa,
1987
|
| Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 2 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
| Sinopsia: | "Mendekuak", ipuin liburu honen ostean, gure literatur kritikoek ezingo dute esan euskal idazleetan inortxok ere ez diola herri honetako gizarte gatazkatsuaren gaiari heldu nahi, horixe baita Koldo Izagirrek liburuko ipuinik gehienetan erabiltzen duen lehengai eta mintzagaia. Era azkar eta ausartean erabili ere: batetik kontakizun askok elipsi ugari du, eta irakurleak testuinguruaz duen ezagutzaz baliaturik baino ezingo ditu osatu hutsune horiek, hartara egilea eta irakurlearen artean feed-back aberasgarria sortaraziz, bestetik belaunaldi oso batek politikaren inguruan izan dituen bizikizunak jasotzen asmatzen du. Lekukotasun huts baino askoz gehiago diren ipuin horiez gainera badira bestelakoak ere: "Euzkadi merezi zuten" nobelan agertzen zen gerraurreko giroan kokatutako biak adibidez, edo -arrazoi sakonagoak izan arren- boutadetzat har litekeen saio bat edo beste. Guztietan ere nabarmentzakoa da idazlearen hizkera zehatz eta neurtua, luma dotore eta aberatsa. |
|---|---|
| Deskribapen fisikoa: | 115 or. ; 20 cm |
| ISBN: | 84-86766-00-1 |


